Páginas

2012/06/23

Gernikako arbola



Gernikako arbola Gernikako (Bizkaia) Batzar Etxearen aurrean dagoen haritza da. Zuhaitz honek bai bizkaitarren eta bai euskaldunen askatasun tradizionala eta Euskal Foruak adierazten ditu. Gernikako Aretxa (haritza) izena ere hartzen du.
Oraingo zuhaitza aurrekoaren ondorengoa da, 2005eko otsailaren 25ean landatua. Aurrekoa 1860an sartu zen zin egiteko tribunaren aurrealdean, baina 2004an hiltzat eman zuten. Bere ondorengoak diren zuhaitz ugari existitzen dira, munduan zehar daude banatuta.
Batzar Etxearen lorategian Aretx Zaharra deitutakoaren enborra dago, tenplu itxurako aterpe biribilean babestua. Ez da lehenengo Gernikako arbola, baina gure garaira iritsi den zaharrena bai.

Aita Aretxa (XIV. mendea-1742)

Usadioaren arabera, erregistratutako zuhaitzaren jaiotza datarik zaharrena XIV. mendean ipini ohi da, hau Lehenengo Aretxa izan zen. 1742. urtean hil eta Aretx Zaharra deritzonak ordezkatu zuen, honen enborra gaur egun Gernikako Batzarretxearen esparru barnean ikusgai dago.

Aretx Zaharra (1742-1860)

1742an landatua, 'Aita Aretxa ordezkatu zuen. 1839an Maria Kristina Borboikoaerreginordeak Elisabet II.a Espainiakoa erreginaren izenean Euskal Foruakzinpetu zituen; usadio hau burutu zen azken aldia izan zen. Aretx Zaharra 1860an hil zen.

Aretx Semea eta bere ondorengoak

1936an Aretx Semea delakoa Agirre Lehendakariaren zinaren lekuko izan eta 1937an Gernikako bonbardaketa jasan eta biziraun zuen. 2004ko apirilaren 20an erretiroa eman eta 2005eko otsailaren 23an bere kimuetako batek ordezkatu zuen, hain zuzen ere, gaur egun Gernikako Batzarretxean gailentzen den zuhaitza delarik.
Haritz honen ondorengoak diren zuhaitz ugari ere badaude, hauek euskal diaspora guztian zehar dauden hainbat komunitatetan banatu eta landatu izan direlarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario